XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontsignak:
Marraz ezazu gustatzen zaizun edo bizitzea gustatuko litzaizukeen lurraldea.

Eta orain, bere bizitza osoa leku horretan igaro duen pertsonaia baten pasadizoak kontatuko ditugu.

Txandan-txandan, denon artean asmatu dugun lurralde horretan bizi eta hazi eraziko dugu eta bere hunkipen eta sentimenduak bertan jasango ditu.

1.B. - Buruhaustea
MAILA: 2-3
IRAUPENA: ampplusmn; 2 ordu
TALDEA: 10 edo gutxiago
UNE EGOKIA: Edozein elkarlan hasi aurretik.

Helburuak:
1) Psikopedagogikoak:
- Denek beren ideiak adierazteko era izan dezaten ideia horiek inposatu gabe taldelana ezartzea.

Partaideen sormena garatzea, irudimena kanpotikako ideien menpean eduki gabe expresatzera behartuz.

2) Hizkuntz alorrekoak:
- Galderak, finalak, etab....

Nola egin:
Hasieran ikasle guztiei hemen azaltzen ditugun oinarrizko arauak kopiatu erazi behar zaizkie, bitartean denen artean jorratzen direlarik.

Ikastaldea handia bada, 10-15eko taldetxotan banatu.